Agaleusen oso harro gaude Harrobi diploma lortu dugula iragartzeaz. Saria 2025eko abenduaren 16an jaso genuen Gasteizko Europa Jauregian.
Diploma hau bultzada garrantzitsua da eta gure jardueraren barruan euskararen sustapenean, erabileran eta kudeaketan egiten dugun ahalegina aitortzen du. Gure taldearentzat lorpen berezia da, norabide onean aurrera goazela berresten baitu.
Hizkuntza-ziurtagiriaren sistemak euskararen kudeaketaren garapen-maila desberdinak aitortzen ditu. Esparru horretan, euskararen erabileran eta kudeaketan aurrera egiten ari diren erakundeen lana balioesten du Harrobik, ibilbidean lagun eginez eta haien konpromisoa aitortuz, haien tamaina edo baliabideak edozein direla ere.

Harrobiren helburuak
Harrobiren helburu nagusiak hauek dira:
- Euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa sustatzea eremu sozioekonomiko pribatuan.
- Bikainerako harrobia sortzea, hizkuntza-kudeaketan lehen urratsak ematen ari diren erakundeak orientatuz.
- Kanpoko adituek egindako ebaluazio baten bidez, ekarpen kualifikatuak ematea, indarguneak indartzen, ahuleziak antzematen eta aurrera egiten jarraitzeko orientazioa lortzen laguntzeko.
- Prozesu horietan inplikatutako erakundeen lana eta ahalegina aitortzea eta erakundeen babesa ematea.
Agaleusentzat, aintzatespen hori urrats garrantzitsua da. Ilusioz eta arduraz lanean jarraitzera animatzen gaitu, euskara gero eta presenteago egon dadin gure jardueretan eta gure egunerokotasunean.
Aldi berean Harrobi Diploma eta Bikain Diplomak lortu dituzten beste enpresa eta entitateei ere gure errekonozimentua eman nahi diegu.
Eskerrik asko lorpen hau posible egiten duzuen guztioi. Aurrera goaz!






